AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Itaiak deitutako elkarretaratze bat, Donostian.
2022/06/07 08:12

Pasa den ostiralean, 32 eta 48 urteko bi gizon atxilotu zituzten Gasteizen (Araba), indarkeria matxistagatik. Igandean, berriz, 33 urteko beste gizon bat eraman zuten atxilo Arabako hiriburuan, Arana auzoko bere etxebizitzan, bikotekideari eraso egiteagatik.

Larunbatean, gainera, 39 urteko gizon bat atxilotu zuten hiriburu berdinean, emakume bati kalean ukituak egiteagatik. Laguntza eskatu zuen emakumeak, eta kalez jantzitako hainbat polizia hurbildu zirenean, bizikletan egin zuen ihes erasotzaileak. Guztira, beraz, gutxienez lau emakumeri eraso zieten asteburuan Gasteizen.

Bestalde, Tuteran (Nafarroa), 34 urteko gizon bat atxilotu zuten asteburuan indarkeria matxista leporatuta. Erasoa jasan zuen emakumeak berak eman zuen abisua.

Donostian (Gipuzkoa) ere atera zen argitara eraso bat. Herrera auzoan, hain zuzen, 34 urteko gizon bat atxilotu zuten igande gauean, kalean bere bikotekideari eraso egiteagatik. Antza, eztabaida bat izan zuen bikoteak, eta orduan kolpatu zuen emakumea gizonak.

Horretaz gain, Beasainen (Gipuzkoa), emakume bat bortxatu zuen gizon batek larunbat gauean, Loinatz jaietan.

EZ DAGO IRUZKINIK