AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Tutera.
2025/03/10 14:52

Aste honetan, gutxienez sei erasotzaile matxista atxilotu edo auzipetu dituzte Nafarroan, polizia-iturrien arabera. Tuteran hainbat erasoren berri eman dute: adin txikiko hiru mutil ikertzen ari dira neskato bati ukitu sexualak egiteagatik, eta bere bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua urratu duen gizon bat atzeman dute.

Faltzesen laugarren gizonezko bat inputatu dute, telefono bidez sexu-jazarpena egiteagatik, eta Burlatan bosgarren erasotzaile bat auzipetu dute, tratu txarrak ematea leporatuta. Burlatan bertan, gainera, iazko urrian izandako eraso bat atera da argitara berriki: adin txikiko neska bati eraso zioten bi gizonek.

EZ DAGO IRUZKINIK