AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/04 10:05

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, ikerketa baten bidez baieztatu du poliziak gizon berdinak hil zituela beste lau gizon Bilbon (Bizkaia), aurreko urteko irailetik urrira bitartean. Urrian eraildako gizonetako baten anaiak, antza, ohartarazi zuen hainbatetan atera zutela dirua hildako anaiaren kontutik; orduan zabaldu zuten ikerketa.

Ebatzi dutenez, hiltzailea gizonezkoekin zitak izateko Wapo aplikazioaren bidez jarri zen biktimarekin harremanetan, eta hitzordu bat jarri ostean, estasi likidoa edanarazi zion. Bere kontu korrontearen datuak ere lortu zituen, eta modu horretan lortu zuen dirua ateratzea.

Hilketa hori ikertu ostean konturatu ziren antzeko beste kasu batzuk ere izan zirela Bilbon denbora tarte berdinean, iazko irailetik urrira bitartean. Dena den, heriotza naturalak izan zirela ondorioztatu zuen poliziak garai hartan. Dirudienez, gutxienez beste hiru dira pertsona berdinak erail dituen gizonak, eta ikerketa irekita dago oraindik; beste heriotza batzuek ere lotura ote duten ikertzen ari dira.

Baieztatu dituzten lau kasuetan jokatu du berdin hiltzaileak. Dirudienez, Wapo aplikazioaren bidez zitak lotu eta biktimekin elkartu zen hiltzailea, eta haiek erail ostean, dirua atera du beren kontu korronteetatik. Bilboko Alde Zaharrean topatu zituzten hilik guztiak.

Ikerketan garrantzia berezia izan du gizon batek emandako lekukotasunak; izan ere, ustez erasotzaile berdinarengandik ihes egitea lortu zuen iazko abenduan, bere bizilagunei laguntza eskatuta. Antza, identifikatu dute hiltzailea, baina ez dakite non dagoen.

EZ DAGO IRUZKINIK