AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Urola Erdiko Itaiak egindako protesta.
2025/01/02 09:57

Azken egunetan, gutxienez hiru gizon atxilotu dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistagatik. Azpeitian (Gipuzkoa), emakume bati denbora luzez eman dizkio tratu txarrak bere bikotekideak: andreak aurreko ostiralean hots egin zien polizia-indarrei, bere bikotekideak jarraitutasunez erasotzen ziola eta une horretan "bere onetik aterata" zegoela azaltzeko. Handik gutxira atxilotu zuten erasotzailea, eta emakumeak esan zuen irainak eta heriotza-mehatxuak egin zizkiola gizonak euren etxean.

Abenduaren 31n, Azpeitian bertan protesta bat egin zuen Urola Erdiko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Urtean zehar izan diren eraso matxistak salatu zituen kalejira baten bidez, eskualdean gutxienez 34 erasoren berri izan dela nabarmenduta.

Sexu-erasoak Getarian eta Orkoienen

Urtarrilaren 1eko goizaldean, Orkoienen (Nafarroa) hainbat emakumeri eraso zien gizonezko berak: Saramago pasealekuan zeudela, adin txikiko hainbat neskari egin zizkien ukituak. Goizalde horretan bertan atxilotu zuten erasotzailea.

Bestalde, Getarian (Gipuzkoa) izandako sexu-eraso bat ere atera da argitara berriki. Aurreko ostiralean atxilotu zuten 51 urteko gizon bat, emakume bati Getariako etxebizitza batean eraso egiteagatik. Badirudi erasotzaileak terapia naturalen inguruko negozio bat daukala Zarautzen (Gipuzkoa), eta biktima astero joaten zela hara. Epailearen aurretik igaro ostean aske utzi zuten gizonezkoa.

EZ DAGO IRUZKINIK