Guardia Zibilak eta Foruzaingoak operazio polizial bati ekin diote gaurko lehen orduan Iruñerrian, eta gutxienez bost pertsona atxilotu dituzte. Berriozarren eta Txantrean izan dira atxiloketak.
Oraingoz ez dago operazioaren arrazoiaren inguruko baieztapen ofizialik, baina zenbait informaziok iradoki dute atxiloketak lotuta egon daitezkeela uztailaren 19an Berriozarren izandako gertakariekin.
Munduko Kopako finala jokatu zen egun horretan, eta, Berriozarren, Núcleo Nacional talde faxistaren kamiseta jantzita zeramala atera zen partida ikustera gizonezko bat. Horretaz ohartzean, faxistari aurre egin zioten hainbat pertsonak.