AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/07 14:17

Azken egunetan, gutxienez bi eraso matxistaren berri eman dute Gasteizen (Araba). Batetik, aurreko ostegunean, gizonezko bat atxilotu zuten Koroatze auzoan, bere bikotekideari eraso egiteagatik.

Kalean gertatu zen, 13:00ak aldera: eztabaida baten erdian, emakumeari iletik tira zion bortizki 35 urteko gizonak. Haiekin zihoan euren haurtxoa. Lekuko batek eman zuen abisua gertatutakoa ikusi ondoren, eta atxilo hartu zuten erasotzailea.

Bestetik, hurrengo egunean, ostiralean, Arriaga parkean izan zen bigarren eraso bat. 41 urteko gizonezko batek bere bikotekide ohia bortxatu zuen bertan, arratsaldeko 16:30ean gutxi gorabehera. Hainbat lekukok ikusi zuten bortxaketa, eta abisua eman zuten. Berehala atxilotu zuten erasotzailea, eta behin-behinean kartzelaratu zuten larunbatean.

Erasotua izan zen andreak gerora azaldu zuenez, Arriagan jarri zuen hitzordu bat bere bikotekide ohiarekin, harremana apurtu ostean, bere gauzak itzultzeko. Une horretan egin zion eraso gizonak.

EZ DAGO IRUZKINIK