AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/03/23 16:11

Azken egunetan, gutxienez bi emakumeri egin diete eraso Gasteizen (Araba). Aurreko ostegunean, martxoak 19, izan zen aurreneko erasoa, Lakua auzoan. Bizilagun batek Gasteizko Udaltzaingora hots egin zien etxebizitza batean "eztabaida gogor bat" gertatzen ari zelako, eta udaltzainak bertaratu zirenean, emakumeak lesioak zituela ikusi zuten. Osasun-arreta eskatu zuen, eta atxilotu egin zuten 28 urteko erasotzailea.

Bestalde, iragan larunbatean, martxoak 21, Arabako hiriburuko Arana auzoan izan zen beste eraso bat. Emakume bat jo zuen haren 44 urteko bikotekideak, gero atxilo eraman zutena.

EITB-k atzo jakinarazi zuenez, EAEn gora egin dute identifikatutako indarkeria matxista kasuek alarma egoera hasi zenetik. Dena den, oraindik ez dituzte datu zehatzak argitara atera.