AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Europa Press
2024/07/09 13:30

Aurreko larunbatean hasi ziren San Fermin festak Iruñean (Nafarroa). Gaur argitaratutako datuen arabera, jaiak hasi zirenetik, bederatzi sexu-erasoren berri izan dute. "Intentsitate altukoak" izan dira horietatik hiru, eta uztailaren 6tik 7rako gauean gertatu ziren; sanferminen lehenengo egunean.

"Intentsitate altuko" eraso horietako baten berri igandean bertan eman zuten, baina beste biak atzo atera ziren argitara, gerora. Atzoko datuen arabera, bestalde, gutxienez bost ziren hainbat emakumeri ukituak egiteagatik atxilotutako gizonezkoak.

EZ DAGO IRUZKINIK