AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iñigo Gutierrez, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2011ko epaiketan.
2022/02/15 13:57

Iñigo Gutierrez Carrillo preso politikoak ere espetxera itzuli beharko du berriz, bigarren graduan, kalera irten eta hiru astera. Urtarrilaren 26an, Zaballako (Araba) espetxera aldatu eta hirugarren graduan jarri zuten Gutierrez, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak onartutako gradu aldaketa.

Zaballara lekualdatu arte, Aranjuezko (Madril) kartzelan zuten Gutierrez. Hirugarren gradua emateko, besteak beste, hiru urteko alaba zaintzeko ardura zeukala argudiatu zuen Aranjuezko espetxeko tratamendu batzordeak. Auzitegi Nazionalak, berriz, "barkamena modu argian" ez eskatu izanagatik ukatu dio orain gradu aldaketa.

Gutierrez 2008ko uztailean atxilotu zuen Guardia Zibilak, beste zortzi lagunekin batera, Bizkaian ETAren talde bat osatzea leporatuta. Torturatu egin zutela salatu zuen, eta hala azaldu zuten 2011n egindako epaiketan ere. Hamalau urteko zigorra ezarri zioten: datorren uztailean beteko du kondena osorik.

Fano eta Crespo ere, berriz espetxera

Hirugarren gradua onartu, eta behin kalean egonda, berriz ere espetxera itzularazi duten hirugarren euskal preso politikoa da Gutierrez. Unai Fano eta Jon Crespo ere preso sartu zituzten, zenbait hilabetez kalean egon ondoren. Basauriko presondegian dituzte biak.

EZ DAGO IRUZKINIK