AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Unai Fano, 2008ko argazki batean.
2021/10/01 22:17

Unai Fano preso politikoak espetxera itzuli behar izan du berriz, urtarriletik kalean egon ondoren. Ekainera arte, gauak Basauriko (Bizkaia) kartzelan pasatu behar izan zituen, eta neurri hori kenduta, kontrol telematikoarekin zegoen ordutik.

Izan ere, hirugarren gradua onartu zion Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak urtarrilean, baina fiskaltzak helegitea jarri zuen erabaki horren aurka. Orain, Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu egin du helegite hori, eta berriz bigarren gradua ezarrita, espetxean dute Fano pasa den asteartetik.

Etxerat-ek azaldu duenez, isolamendu erregimenean dute preso politikoa irailaren 28tik, berrogeialdian, COVID-19aren harira jarritako neurrien ondorioz. Fano 2008ko irailean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, ETArekin lotuta, eta 2010ean epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean. Iazko urrian, Soriako (Espainia) espetxetik Basaurira (Bizkaia) mugitu zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK