AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aita Menni ospitaleko langileen mobilizazioa, 2021eko ekainean. Argazkia: ELA
2022/02/07 17:58

Lau urte inguru igaro dira Arrasateko (Gipuzkoa) Aita Menni ospitaleko lan-gatazka hasi zenetik. Hitzarmen berri bat eskuratzeko langileek egindako lehen grebaldia 2017an izan zen eta, ordutik, aldizkako jarraipena eman diote borrokari.

2021eko azaroaren 2tik 4ra grebara jo zuten, eta grebaldiari jarraipena emateko erabakia hartu dute orain. Modu horretan, otsailaren 7tik hasita, bost eguneko greba egiteko asmoa dute.

Aurreko lanuzteei zein mobilizazioei jarraiki, ospitaleko beharginen aldarrikapen nagusia lan-hitzarmen berri bat eskuratzea da. Balizko itun horri esker lanaldiak mugatzea, errotazioak desagerraraztea eta kontratazioak zein soldatak hobetzea dute helburu langileek.

EZ DAGO IRUZKINIK