AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Diario Sur
2022/05/12 10:17

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako jangeletako eta garbiketako langileek greba egingo dute hilabete honetan, ELA sindikatuak deituta. Hain zuzen, maiatzaren 23tik 27ra izango dira lanuzteak. Salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez ditu ontzat eman langileen eskaerak; nagusiki, beharginen egonkortasuna bermatzea.

Sektorean 500 langilek dituzte oraindik behin-behineko kontratuak, eta ordezkapen asko egin gabe geratzen direla ere azaldu dute. Eskola publikoetako jangeletako eta garbiketako zerbitzuen %90 daude pribatizatuta, eta beharginen %70ek dituzte behin-behineko kontratuak.

Martxoan ere jo zuten grebara, eta orduan elkartu zen negoziazio-mahaia. Dena den, oraindik ez dituzte langileen eskaerak bete, eta horregatik erabaki dute berriz ere protesta egitea. Hezkuntza Sailak ekainaren 1etik aurrera erabakiko du jangeletako eta garbiketako zenbat lanpostu egonkortuko dituen.

EZ DAGO IRUZKINIK