Atzo ekin zioten greba mugagabeari Implika Hezkuntza enpresako Bilboko (Bizkaia) langileek. Enplegu-erregulazioko espediente (EEE) baten bidez, Bilbon kaleratze kolektibo bat jarri nahi du martxan enpresako zuzendaritzak. Neurri horren kontra jo dute grebara beharginek, eta mobilizazioak hasi dituzte. Enpresaren Bilboko egoitzaren aurrean informazio-piketeak izan ziren atzo goizean. Hurrengo asteazkenean, martxoaren 22an, manifestazio bat egingo dute hiriburuan.
Implikako beharginek soldatapeko lanari lotutako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dituzte Espainiako Estatu osoan. Dena den, Bilbon dago enpresaren egoitza soziala, eta han aritzen dira langile gehienak.
Enplegu-erregulazioko espedienteari buruzko bilerak hasi ditu jada enpresak, Madrilen. Espedientearen inguruan galdetzeari ekin zion atzo.