AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Galdakaoko Maxam empresako langileen protesta, 2020an. Argazkia: geuria.eus
2022/02/15 16:44

Lehergaien multinazional bat da Maxam, eta egun bi kartutxo fabrika ditu Euskal Herrian; Iruña Okan (Araba) eta Galdakaon (Bizkaia), hain zuzen. Bigarren fabrikan piztu da gatazka, Nobel Sport enpresa frantsesak Maxam Outdoors enpresaren kartutxo fabrikak erosi eta lantegi bizkaitarra ixteko erabakia hartu baitu. 

Hala, Galdakaoko fabrikan aritzen diren 320 langileetatik 70 bat kaleratze arriskuan daudela salatu dute beharginek. Zuzendaritzaren arabera, langile horiek beste lantegietan birkokatzeko aukerarik ez dago; aldiz, sindikatuek diote posible dela fabrika irekita mantentzea eta langileen lanpostuak mantentzea. Izan ere, adierazi dute sektorean enpresa nagusienetakoa dela Maxam eta, Outdoors dibisioak berak bakarrik (enpresaren balioan %5,8 besterik ez dena), 64 milioi euro fakturatu zituela pandemia hasi aurreko urtean. 

Modu horretan, bestelako aukerak daudela defendatu dute sindikatu nagusiek; besteak beste, erretiro aurreratuak zein kalte-ordainak aldarrikatu dituzte. Antza, akordiorik ez balego, enpresak enplegu-erregulaziorako espediente bat (EEE) jarriko luke martxan, langile batzordeak jasotako jakinarazpenaren arabera.

Horrela, Galdakaoko lantegiko langileek greba mugagabea hasiko dute bihar, otsailaren 16an, kaleratzeei aurre egiteko. 

EZ DAGO IRUZKINIK