AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Alconza Irizar enpresa-taldeko langileak, grebaren berri eman ondoren. Argazkia: LAB
2022/02/23 18:42

Itsas-industria sektoreko enpresa-motorren ekoizpenean dihardu Berangoko (Bizkaia) Alconzak, eta 2013an erosi zuen Irizar Group kooperatibak. Enplegu-erregulazioko espediente (EEE) bat jarri du martxan orain, "inbertsio eza" eta "krisi-egoera larria" argudiatuta. Hala, 38 dira egun kaleratze arriskuan dauden langileak.

Gas eta petrolio plataformak hornitzen dituzten itsasontzietarako motorrak dira Alconzak ekoizten dituenak eta, antza, erregaien sektorean inbertsioak jaitsi direla-eta, "krisi larrian" dago enpresa. Gainera, erregulazioko espedientean baieztatu dute azken sei urtean 29 milioi euro galdu dituela enpresak, txostenaren zioa justifikatu nahian.

Enpresako zuzendaritzari egozten diote errentagarritasun eza, alde batetik, Irizarrek enpresa erosi ondoren behera egin omen duelako inbertsioak eta, bestetik, erosi zen momentutik 250 langile izatetik 150 izatera igaro direlako. Antza, Irizarrek autobus elektrikoen motorrak ekoizteko asmoz erosi zuen Alconza; hala, ekoizpen-prozesuan integratzeko ezintasuna dela-eta jo du enpresa-taldeak kaleratzeetara zein "lan-baldintzen prekarizaziora".

Kaleratzeei aurre egiteko zein enpresa itun berria bultzatzeko, greba mugagabeari ekingo diote datorren astelehenean Berangoko plantako langileek.

EZ DAGO IRUZKINIK