AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: hiruka.eus
2022/03/07 08:24

Irizar Taldearen Berangoko (Bizkaia) Alconza enpresako langileek greba mugagabea hasi zuten pasa den astelehenean, enpresak iragarritako 38 kaleratzeen aurka.  

Langileek egindako agerraldian salatu dutenez, 2013an Irizar Taldeak Alconza erosi zuenetik, geroz eta okerragoak izan dira jasan behar izan dituzten lan-baldintzak (ordu estrak, soldata jaitsierak, eta abar) eta "enpresaren kudeaketa negargarria" salatu dute, besteak beste.  

Orain, Alconza lantegirako enplegu-erregulazioko espediente bat (EEE) aurkeztu du Irizar Taldeko zuzendaritzak, eta langileen %40ren kaleratzea ekarriko luke horrek. Gainera, zuzendaritzak ez du negoziatzeko inolako asmorik azaldu.

Haien lanpostuen defentsan, martxoaren 12rako manifestazio batera deitu dute beharginek. Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da mobilizazioa Berangoko udaletxe aurretik.

EZ DAGO IRUZKINIK