Berehalakoa izango da Nafarroako Volkswagen enpresako langileen bajak Mutua Navarra mutualitate pribatuari eskualdatzeko esku-hartzea. Horregatik, hurrengo ostiralerako, urriak 23, lanuzteak iragarri dituzte beharginek: txanda bakoitzeko, bi orduko lanuzteak egingo dituzte, kontingentzia arrunten eskualdatzeari uko egiteko eta "osasun publikoa defendatzeko".
"Neurri horrek sistema publikoaren baliabideak murriztuko ditu COVID-19aren pandemiak eragindako osasun krisi betean", adierazi dute sindikatuek. Volkswagen Nafarroako CCOO sindikatuak greba errefusatu du, ordea, "borroka hori Espainiako Estatu mailan" egin behar delakoan.