Tinko antolakundeak jakinarazi duenez, gose greban dago Garikoitz Etxeberria preso politikoa. Aurreko ostiralean, hilaren 14an, DueƱasetik (Palentzia) Zaballara (Araba) tokialdatu zuten. Arratsaldean jakinarazi zioten bikoiztutako ziega batean sartuko zutela, eta uko egin zion zelda partitu behar izateari. Zigor modura, bakartu egin zuten Zaballan, eta bakanduta daukate ordutik.
"Ziegan bakarrik zein binaka bizitzea" erabaki ahal izatea "preso ororen eskubidetzat" jo du Etxeberriak. "Ordea, espetxea sumitze eta zigortze eremu denez, bikoiztera sumitu nahi izan ninduten eta intsumitu nintzelako zigortu naute", azaldu du.
Bere egoera salatzeko, patio-orduetan ziegatik irtetera uko egiten hasi zen preso politikoa. "Konponbide arrastorik" ikusi ez duenez eta oraindik bakartuta daukatenez, protestan jarraitzea erabaki du: gose grebari ekin zion atzo, apirilaren 19an.