Oraintsu hasi da 2026a, eta lan-erailketa baten berri eman dute jada Euskal Herrian: atzo goizean, Urruñan (Lapurdi) galdu zuen bizia eraikuntzako langile batek, eta larriki zauritu zen bigarren bat. Amaitu berri den urtean, 2025ean, gutxienez 74 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Beraz, urtebetean gora egin du iturri sindikalek erregistratutako lan-heriotzen kopuruak, 64 izan baitziren 2024an.
Hona hemen LAB sindikatuak azken urteetan Euskal Herrian zenbatu dituen lan-heriotzen errepaso bat, urteka banatuta. Ikus daitekeen modura, zenbatekoek goia jo zuten 2010 inguruan (125 beharginek galdu zuten bizia 2007an). 2010eko hamarkadako jaitsieraren ondoren, gailur horietara goranzko joerarekin hurbildu dira azken urteetako zifrak, 2020ko (pandemiako itxialdia eta gero) gorakadaren ondotik.
2025: 74
2024: 64
2023: 59
2022: 69
2021: 68
2020: 78
2019: 44
2018: 67
2017: 53
2016: 55
2015: 54
2014: 35
2013: 35
2012: 56
2011: 80
2010: 84
2009: 84
2008: 112
2007: 125