Igande goizaldean izan zen erasoa, Irungo (Gipuzkoa) etxebizitza batean. Erasotua izan zen emakumea,
21 urteko erasotzailearen etxera joan zen goizaldeko 02:30ak aldera, beste bi
lagunekin batera. Logela batean biak bakarrik geratu zirenean, gizonezkoak gogor
heldu eta ohe gainera bota zuen emakumea; bertan, ukituak egin zizkion.
Emakumeak, baina, alde egitea lortu zuen, eta erasoa salatu zuen. Bidasoa Ospitalera
eraman behar izan zuten artatua izan zedin.
Bortxaketa Durangon
Irungoa ez da azken egunetan salatutako sexu-eraso bakarra izan, gutxienez beste bat atera baitzuten argitara joan den astean, Durangon (Bizkaia). Abuztuaren 21ean, ostirala, jazo zen: emakume batek bortxatu egin zutela salatu zuen. 48 urteko gizonezko bat da erasoaren egilea.