Gizon batek bere emaztea hil du Bardozen (Lapurdi). Goizeko hamarrak aldera joan da erizain bat bikotearen etxera, eta argiak piztuta eta ateak itxita aurkitu ditu, Jean-Paul Diribarne Bardozeko alkateak adierazi duenez. Suhiltzaileei deitu diote jarraian, eta haiek aurkitu dituzte bi gorpuak. Dirudienez, gizonak emakumea tiroz hil du, eta ondoren bere buruaz beste egin du.
Aurreko astean antzeko ezbeharra jazo zen Urruñan (Lapurdi). 83 urteko gizon batek bere 81 urteko bikotekidea erail zuen eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.
Berria-k jakinarazi duenez, 2003. urtetik hona, 100 dira Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hil dituzten emakumeak; horietako 24, Lapurdin. Azterketa horren arabera, Lapurdin gertatu dira erailketa gehien; hain zuzen, bost heriotzetatik bat.