AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: EFE
2021/09/07 08:36

Zarautzen (Gipuzkoa) bi emakumeri eraso die gizon batek azken bi ostiraletan; hain justu, abenduaren 27an eta irailaren 3an. Taberna batean egiten dute lan bi emakume langileek, eta taberna ixteko unean egin die eraso gizonezko bezeroak, birritan.

Abuztuaren 27an, tabernatik kanporatu behar izan zuten bezero bat, zenbait liskar zirela-eta. Ateak zarratzeko orduan bertaratu zen berriz gizona, eta orduan eraso zien bi emakume langileei. Erdi biluzik agertu zen, eta irain egin zien biei; hala, denbora luzez jazarri zituen.

Astebete beranduago, irailaren 3an, taberna ixteko unean hurbildu zen berriz gizon berdina. Bi emakume langileen aurka jo zuen berriro, haiek beste gau batez jazarriz eta etengabe mehatxu eginez.

EZ DAGO IRUZKINIK