AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/04/14 07:55

Euskal Herriko hainbat hiriburutan hitzaldiak egiten ari da Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS), gerra inperialistaren eta berrarmatzearen aurka mobilizatzeko arrazoiak aletuz. Izan ere, aurtengo Maiatzaren Lehenean, gerra inperialistari ezetz esateko mobilizazio-deialdi bat egin du Mugimendu Sozialistako antolakunde nagusiak, Bilbon (Bizkaia).

Aurreko ostiralean Bilbon bertan eskaini zuten gaiari buruzko hitzaldi bat EHKSko kideek, Deustuko udaltegian, eta larunbatean Donostian (Gipuzkoa) egin zuten saio bat, bertako Zentro Sozialistan. Gaur Iruñeko (Nafarroa) Zentro Sozialistan eta Baionako (Lapurdi) Korail tabernan izango da saio bana, 18:30ean eta 19:00etan, hurrenez hurren. Eta, gerra inperialistari buruzko hitzaldi-zikloa ixteko, Gasteizen eskainiko dute bosgarren eta azken saioa, bihar. Aldabe gizarte-etxean izango da, 18:30ean.

EZ DAGO IRUZKINIK