AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
GKSren manifestazio bat martxoan, Gasteizen.
2024/10/29 11:06

18 eta 34 urte bitarteko gazteek Espainiako Estatuko etxebizitza-merkatuan duten parte-hartzea beste puntu bat jaitsi da azken urtean, %40an kokatuz, Fotocasa atariaren Gazteak eta etxebizitzaren merkatua 2024an txostenak dioenez. Datu horrek murrizketa nabarmen bat adierazten du, 2022an %48koa baitzen parte-hartzea. Gazteen %5ek baino ez dute etxebizitza bat erosi merkatuan, eta erdia baino gehiago dira (%51) alokairua bilatzen ari direnak.

Alokairuan hartzeko etxebizitza bat modu aktiboan bilatzen duten gazteen tasa altua da oraindik, baina soilik %11k lortu dute benetan maizter bihurtzea, eta zifra hori bi puntu jaitsi da 2023tik. Bilaketa-lanetan ari direnen %13, aldi berean saiatzen dira alokairurako eta erosteko etxe bat topatzen. %37, berriz, soilik erosteko zerbait aurkitzen saiatzen dira, aurreko urtean baino %34 gehiago.

Gainera, txostenak erakusten du 25-34 urte arteko pertsonak direla aktiboenak merkatuan, %44ko parte-hartzearekin, nahiz eta 2023an %46 murriztu zen hori. Interesaren edo ahalmenaren beherakada orokor horrek erakusten du gero eta oztopo handiagoak daudela bai jabetzara bai alokairura iristeko, lehia handiko eta prezio altuko testuinguru batean, eta bereziki gazteei eragiten diela horrek.

EZ DAGO IRUZKINIK