AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/23 18:58

Kataluniako Organització Juvenil Socialistak (OJS) joan den asteburuan egin du, lehenengoz, Trobada de Joves Socialistes: Gazte Sozialisten Topaketa. Ostiraletik igandera bitartean, ehunka gazte langile elkartu dira Sant Celonin (Bartzelona), ikasturteari amaiera bikaina emateko. OJSren esanetan, "ikasturtean zehar metatutako indarren eta eraikitako eredu militantearen erakusle" izan da topaketa.

Hiru egunez, hainbat hitzaldi, tailer eta jarduera egin dituzte Sant Celonin. Hamaika auzi ukitu dituzte hitzaldietan: krisi- eta gerra-testuinguruaz, alternatiba iraultzaileaz, belaunaldi-hausturaz eta haustura komunistaz, klase-botereaz eta abarrez aritu dira. Gainera, Horitzó Socialista-k ekoizten duen Prisma elkarrizketa-saioaren barruan, zuzeneko saio bat egin dute topaketan: Ander Goiatxe Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako (EHKS) kide eta bozeramailea elkarrizketatu du Natàlia Ciuranak.

Horretaz gain, graffiti tailerra, futbol txapelketa, kirol ikuskizun bat eta hainbat artistaren emanaldiak izan dira asteburuan. Gazte Sozialisten Topaketan aritu dira, besteak beste, La Magrana abesbatza, Lamiae, Santa Salut, Nerve Agent eta Lil Russia.

Atzo, Kataluniako OJSren lehenengo topaketa zarratzeko, ekitaldi politiko bat ere egin zuten antolakundeko kideek. Antolakuntza komunista indartzen jarraitzera deitu zuten bertan.

Ikasturte bat martxan

2023ko irailean aurkeztu zuten OJS, bai Katalunian bai Valentzian. Kataluniako kideek azaldu zutenez, "antolatzeko, eta gauzen egungo errealitateari aurre egingo dion eta hura gaindituko duen alternatibaren eraikuntzan aurrera egiteko" tresna bat izango da antolakunde sozialista; "geure burua defendatzeko eta botere bat eraikitzeko".

EZ DAGO IRUZKINIK