AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/26 10:06

Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak aurreko astean salatu zuen Hernanin (Gipuzkoa) jasandako errepresioa: San Joan jaietan txosna bat jartzeagatik, 3.168 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Hernaniko Udalak, EH Bildu buru duela. Udalak eta Hernaniko Txosna Batzordeak beto politikoa ezarri zioten Mugimendu Sozialistari San Joan jaietan, ohiko txosnagunean txosna bat jartzea debekatuta. Hala ere, gainerako eragile guztien modura txosna bat jartzeko daukan eskubidea aldarrikatu zuen Mugimendu Sozialistak, eta txosna bat jarri zuen Txosna Batzordeak kudeatzen duen eremutik kanpo. "Espazio publikoa erabiltzeko eskubidearen zein txosnaren bidez gure jarduna finantzatzeko beharraren defentsan" egin zuen hautu hori.

Horri lotuta jarri dio orain isuna udalak, Hernaniko alkatearen (EH Bildu) aginduz. "Argi geratu da, beste behin, nola ari diren erabiltzen admnistrazio publikoaren baliabideak Mugimendu Sozialista zokoratzeko", azaldu dute Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistako kideek. Protestara deitu dute gaurko, "EH Bilduk erabilitako errepresioa salatzeko", hain zuzen. 19:00etan izango da elkarretaratzea, Hernaniko Gudarien plazan.

EZ DAGO IRUZKINIK