AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/04/27 14:05

Gaur berrekin diote jardunari Landabengo (Nafarroa) Volkswagen eta Gasteizko (Araba) Mecedes lantegiek. Mercedesek langileen batzordearekin akordio batera iritsi gabe berrabiarazi du jarduna, eta Volkswagenen, Alemaniako zentralak urtean ekoiztu beharreko autoen kopurua jaitsi badu ere, gaurdanik izango dira martxan. 306.645 beharrean, 253.714 auto egingo dituzte.

Martxoaren 16an itxi zuten Gasteizko Mercedes. Zuzendaritzaren esanetan, jardunarekin berriz hasi badira, segurtasun neurriak bete dituztelako eta langileen txandetan aldaketak egin dituztelako da. Antza, hiru txandetatik bakarra beteko da. Dena den, fabrika irekitzeko ezarritako plangintzaren harira desadostasuna azaldu dute langileek, eta EITB-k jakinarazi duenez, enpresa batzordeak ez du planaren inguruko "inolako kontratu motarik" sinatu.

Volkswagenen, aldiz, Alemaniatik esanei kontu handirik atera gabe hasiko dute ekoizpena, modu mailakatuan. Berrantolatu egingo dituzte lehenengo asteak: astelehenean, hilak 27, eta ostegunean, hilak 30, irekiko dute fabrika, lehenengo txandan. Maiatzaren 4tik aurrera, soilik goizez lan egingo dela adierazi du enpresak, lehenengo txanda eta bigarrena aldizkatuz.

Osasun-neurri zehatzei dagokienez, langile bakoitzak maskarillak eta eskularruak erosi beharko ditu astero, eta desinfektatzeko postuak egongo dira fabrikako lan-eremu guztietan.

Bigarren aldi baterako erregulazioa ate joka

Volkswagen enpresak aldi baterako lan-erregulazio txostena jarri zuen martxan Covid-19ak sortutako krisialdia hastean, eta aurki amaitutzat emango badute ere, aurtengo bigarren txostena ezarriko dute. Abenduaren 31ra arte iraungo du; pandemiaren araberakoa izango da, baina. Izan ere, dosierra "osasun zein ekoizpen baldintzen arabera" moldatuko dute, eta modu mailakatuan izan arren, ekoizpena ahalbidetuko du.