AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: ELA
2020/01/21 20:27

Hilaren 15ean planto egin zuten Araiako (Araba) Froneri lantokiko langileek, eta iragarri zuten gutxienez hilaren 24ra arte luzatuko zituztela lanuzteak. Helburua da enpresa zuzendaritzak martxan jarri duen berregituraketa planari aurre egitea; izan ere, beharginek salatu dutenez, fabrikari "lana kentzea" du oinarri. Berrantolaketa egikarituz gero, egun Araiako lantegiak barnebiltzen dituen hainbat jarduera eta funtzio bertatik kanporatuko ditu zuzendaritzak, eta azpikontratazio bidez gauzatuko ditu batzuk.

Gaur, urtarrilak 21, behargin guztiek egin dute greba. Bihar, etzi eta hilaren 24ean ere grebara joko dute, haien lanpostuen defentsan. Egun, 400 langile dira Araiako plantan, eta heren batek ez du modu jarraikorrean jarduten; urteko aldi jakinetan baizik, kontratu finkoak izan arren. Langileek salatu dutenez, enpresak ETT bidez egindako kontratazio bidez bete nahi ditu orain artean langile ez jarraikorrek beren gain izan dituzten lan eta funtzioak.