AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/15 14:07

Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du, gutxienez egun batez. Ibilgailuak egiteko piezak falta dituela esan du zuzendaritzak, eta une honetan egoera "desegonkorra" dela erdieroaleen horniduran. Oraindik ez dago argi gaurko geldialdiaren ondorioz lan-erregulazioko espediente bat ezarriko dieten langileei edo jardunaldi industrial modura hartuko duten eguna.

Enpresako zuzendaritzaren esanetan, jarduna ohikoa izango da aste honetako gainontzeko egunetan; alegia, ekainaren 14tik 17ra bitartean.

EZ DAGO IRUZKINIK