AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Baionako polizia-etxean elkarretaratu ziren atzo eguerdian, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak deituta.
2024/03/07 10:12

Poliziak sei gazte militante atxilotu zituen atzo Urruñan (Lapurdi) eta Baionan (Lapurdi), goizeko lehen orduan. Sakelako telefonoak eta ordenagailuak kendu ondoren, Baionako polizia-etxera eraman zituzten gazteak. Berria-k atzo bertan jakinarazi zuen atxilotuetako bat aske utzi zutela. Gainerako bostek, baina, polizia-etxean egin dute gaua: euren atxiloaldia gutxienez 24 orduz luzatu dute.

Baionako prokuradorearen arabera, "kalteak" eragitea eta Poliziari eraso egitea egozten diete gazteei. Erretreten erreformaren kontrako protestetako istiluetan parte hartzea leporatzen omen diete, bai eta U14 kolektiboak Baionan antolaturiko mobilizazioan (Frantziako Jaiegun Nazionalari kontrajarrita) kalte materialak eragitea ere.

EZ DAGO IRUZKINIK