AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/01/12 09:08

Urtarrilaren 13an, eguerdiko 13:15ean. Horixe da Gasteizko (Araba) Zentro Sozialistaren husterako aginduta dagoen une zehatza. Egun horren bezperan gaude dagoeneko, eta aurrera doa Laboral Kutxak martxan jarritako desalojo prozesua.

Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak abendu amaieran egin zuten agerraldi bat, eta orduan azaldu zuten negoziatzeari uko egin eta desalojoarekin aurrera egitea erabaki duela Laboral Kutxak. "Laboral Kutxa proiektu horren aurka dagoen banku bat da, irudi progresistaz mozorroturiko milioidun enpresa. Proiektu sozialen eta guztion ongizatearen alde egiten duelako itxurakeriaren gainetik bere helburua zein den argi geratzen da: bere etekin ekonomikoei soilik men egitea, proiektu sozialak hustuz", salatu zuten prentsaurrekoan.

Zentroaren birjabetzearen arrazoiak ere gogorarazi zituzten: "Gasteizko Zentro Sozialista proletalgoaren antolakuntza independentea bultzatzeko ireki genuen. Zehatzago esateko, enpresariekiko eta beraien instituzio burgesekiko era independentean antolaturiko espazio politiko, sozial zein kulturala izateko helburuarekin". Hala, Zentro Sozialisten garrantziari egin zioten azpimarra Kontseilu Sozialistako eta Errakiko kideek.

Elkartasun keinuak

Azken egunetan, asko izan dira Gasteizko Zentro Sozialistaren aldeko elkartasun keinuak; Euskal Herriko hamaika txokotatik helarazi dira. Errakik bildu ditu keinu horiek guztiak, bilduma honetan.

EZ DAGO IRUZKINIK