AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Adingabearen atxiloketaren ostean. ARGAZKIA / Familiak utzitakoa. Gasteiz Hoy
2023/03/09 10:09
Bi udaltzainek adingabe bati eraso diote astelehen honetan, Gasteizko (Araba) Zabalgana auzoan. Gasteiz Hoy atariak aditzera eman duenez, Aimar izeneko gazteak agenteei patinete elektrikoan ihes egin zien hasieran, oinezkoen pasabide bat gurutzatu eta berehala. "Espaloitik eta oinezkoen pasabide batetik zihoan patinetearekin. Agente batzuek gelditzeko esan zioten, ikaratu egin zen eta alde egin zuen", azaldu dio bere aitak hedabideari. 

Poiziak gaztearen atzetik joan ziren, minutu batzuk iraun zituen lasterketan. Azkenean, irteerarik gabeko urbanizazio batean sartu zen mutikoa, eta bertan harrapatu zuten. Gasteiz Hoy-k zabaldutako bideoan ikus daitekeenez, adingabeak ez zuen erresistentziarik jarri atxiloketaren unean. Hala ere, argi eta garbi ikusten da nola udaltzainek lurrera bota eta belaunekin bortizki kolpatzen duten. Horren ondorioz, sudurreko hezurra hautsi zioten, Txagorritxu ospitaleko mediku-agiriak ziurtatzen duenez.

Familiak atzo bertan salaketa aurkeztu zuen epaitegietan. Bertan azaltzen dutenez, lurrean atxiki eta eskuburdinak jarri zizkioten. Une horretan, "aurre egin gabe eta geldirik zegoen adingabearen jarrera pasiboa gorabehera, agenteak ukabilarekin jo zuen aurpegian, baita ukondoekin ere". Eta hori ez ezik, "belaunezurrarekin eman zioten izterretan eta genitaletan". Agenteek "erori egin zela" deklaratu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK