AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Etxegabetzea Gasteizko San Martin auzoan. Argazkia: Etxebizitza Sindikatua
2021/07/22 17:24

Eguerdiko 12:00etan izan da etxegabetzea Gasteizko (Araba) San Martin auzoan. Udaltzaingoaren "dispositibo gogorrek" atea bota ondoren, etxetik kaleratu dute familia bat; hiru adingabe dira familia horretan. Gasteizko Etxebizitza Sindikatuaren arabera, prozedura azkarrekoa izan da kaleratzea, "jabe txiki" batek alokairuan jarritako etxebizitza bat baita.

Sindikatuko kideek azaldu dutenez, ordubete baino gutxiago izan du familiak etxea husteko. Sindikatuaren jarduna oztopatu dute gainera; izan ere, Poliziak etxebizitza ingurura hurbiltzea galarazi die babesa ematera bertaratu direnei.

Etxetik kanporatu dutenean, familiak Larrialdiko Gizarte Zerbitzuetara jo du Etxebizitza Sindikatuko kideekin batera, "alternatiba duin bat exijitzeko" asmoz.

Etxegabetzeei eusten diete

Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, Espainiako Gobernuak abenduan argitaratutako lege batek etxegabetzeak geratzea agintzen duen arren, etxeak husten jarraitzen du Estatuak. Etxegabetzeak geratu baino, atzeratu eta galerak "konpentsatu" besterik ez du egiten lege horrek. Ohartarazi du, gainera, prozedura judizialik gabe gauzatzen direla desalojoetako batzuk, modu ilegalean.

Gaurko etxegabetzeak, gainera, legeak ezarritako salbuespenarekin bat egiten duela azaldu du sindikatuak. Izan ere, "jabe txikiak" deituriko etxejabeen jabetzetan bizi direnek ez dute luzamendu baterako aukerarik.

EZ DAGO IRUZKINIK