AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Etxebizitza Sindikatua
2022/03/10 09:11

Gasteizko (Araba) Judimendi auzoko Juan II kalean dago Juani bloke okupatua, eta atzo hustu zuten lehenengo solairua Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak. Kalea osorik itxi zuten ertzainek, eta eraikin osoko argindarra moztu zuten. Aurreneko solairuko etxebizitza hustean, gainera, hormaz estali zuten.

Hainbat lagun bertaratu ziren etxegabetzearen kontra protesta egitera, eta bi pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak.

Duela bost urte okupatu zuten eraikina, eta hiru solairutan egokitu zituzten etxebizitzak. Dena den, legezko jabe desberdin bat dauka solairu bakoitzak, eta beraz, hiru prozesu judizial desberdin ireki zituzten. Atzo gauzatu zen horietako aurrenekoa, kaleratze baten bidez; Fincas Armentia higiezinen enpresa da solairu horren legezko jabea, eta hark jarri zuen martxan huste prozesua.

Beste bi solairuetako etxebizitzei dagokienez, oraindik ez dago etxegabetze agindurik.

EZ DAGO IRUZKINIK