AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizen, neska adingabe bat bortxatu du gizon batek
Apirilaren 5ean izan zen erasoa, eta handik egun gutxira atxilotu zuten 21 urteko bortxatzailea. Atxilo jarraitzen du.
2026eko apirilaren 16 - 06:11
Gasteizen, neska adingabe bat bortxatu du gizon batek

Hilabete honen hasieran Gasteizen izandako bortxaketa baten berri eman dute. Izan ere, apirilaren 5ean, neska adingabe bat bortxatu zuen gizonezko batek. Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dago biktima, eta erasoa jasan eta egun berean jakinarazi zuen bortxatu egin zutela.

Handik lau egunera atxilotu zuten erasotzailea, eta epailearen aurretik igaro ostean, atxilo segitzen du. 21 urte ditu.