AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/01 09:10

Joan den astelehenean, 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), hainbat adingabe "galbideratzea" eta sexu-erasoak egitea leporatuta. Telefono dei bat izan zen udaltzainetan: pertsona batek ohartarazi zuen, agian, adingabeekin hitzorduak jartzen eta sexu-harremanak izaten ari zela gizon bat, Adurtza parkean. Hara bertaratu eta erasotzailea atzeman eta atxilotu zuten, eta bi adingabe ere topatu zituzten.

Itxura denez, gizona jartzen zen harremanetan adinez txikikoekin, eta Adurtzako jolasguneetan eta kirol-guneetan elkartzen zen haiekin. Gero, sexu-harremanak izateko eskatzen zien, diru truke. Irekita jarraitzen du ikerketak.

EZ DAGO IRUZKINIK