Erailketa matxista saiakera baten berri eman dute Gasteizen (Araba). Igandetik astelehenerako gauean, 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lakua-Arriaga auzoan, bere bikotekidea hiltzen saiatzeagatik. Erasotzaileak sastakatu egin du emakumea, eta zauriak eragin dizkio izter batean.
Erasoa gertatu den unean, Lakua-Arriagako etxebizitza berean zeuden beste hainbat senide. Bertan atxilotu dute gerora erasotzailea. Ospitale batera eraman eta bertan artatu dute, bestalde, erasotua izan den emakumea; goizaldean eman diote alta.