AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/09/06 10:35

Bart goizaldean, 04:00ak aldera, emakume bati eraso dio bere bikotekideak Gasteizen (Araba). Bikotearen etxebizitzan gertatu da erasoa: andrea hiltzen saiatu da bere senarra, arma zuri bat erabilita. Erasoan, gizonezkoak larriki zauritu du emaztea, eta Txagorritxura eraman behar izan dute.

84 urte ditu erasotzaileak, eta atxilotu egin dute. Ez dute informazio gehiago eman argitara.

EZ DAGO IRUZKINIK