AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/13 17:06

Aurreko astean, Araian (Araba) hil zen garraiolari bat soldatapean lanean ari zela. Sindikatuek eman dute heriotzaren berri eta, azaldu dutenez, arrazoi ez-traumatikoengatik zendu zen. Elkarretaratze batera deitu dute biharko, goizeko 11:00etarako, Gasteizen (Araba) kokatuta dagoen Arabako Enpresaburuen Elkartearen egoitza parean.

Aurten, iturri sindikalen arabera, gutxienez 62 langile hil dira Euskal Herrian lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Bederatzi ziren, horien artean, garraiolariak. Sindikatuek, baina, administrazioaren zenbaketak eta estatistikak seinalatu dituzte; salatu dutenez, garraiolarien hainbat lan-istripu "heriotza natural edo errepideko ezbehar gisa" aurkezten baitituzte.

Sektoreko lan-baldintzen okerragotzea azpimarratu dute, bestalde, bai eta horrek lan-istripuekin duen harremana ere. Zentzu horretan, estresak, lanaldi luzeek, presioak eta abarrek bihotzeko arazoak sortzen dituztela gogorarazi dute.

EZ DAGO IRUZKINIK