AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/06 08:32

Beste lan-heriotza bat izan zen atzo Euskal Herrian. A-8 autobidean, Orioko (Gipuzkoa) ordainlekutik metro gutxira, istripua izan zuen kamioi bat gidatzen ari zen langile batek. 18:30ak aldera, bidetik atera zen ibilgailua, eta su hartu zuen. 51 urte zituen hildako beharginak.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 43 langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela, edo lanera bidean.

EZ DAGO IRUZKINIK