Aurreko ostegunean, hilaren 26an, trafiko-istripu larri bat izan zen Lodosan (Nafarroa). Elkar jo zuten bi kamioik, eta istripuan hil zen garraiolarietako bat. Errenteriakoa (Gipuzkoa) zen eta 54 urte zituen. Bigarren ibilgailuko gidaria, 26 urteko behargin bat, zauritu egin zen.
Urtea hasi zenetik, gutxienez 43 langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.