Atzo, hilak 5, lanuzteak hasi zituen Olaberriako (Gipuzkoa) Garabi enpresako plantillak, lau kaleratze geratzeko asmoz. Zuzendaritzak urriaren 29an adierazi zuen lau langile kaleratzeko asmoa duela. Modu horretan, beharginek atzo egin zituzten lehenengo lanuzteak, eta enpresaren kanpoaldean mobilizatu ziren.
Astearteetan eta ostegunetan egingo
dituzte lanuzteak, izan ere, azaldu dute "ez dagoela kaleratze hauek gauzatzeko pisuzko
arrazoirik". Gauzak horrela, langileek enpresari galdegin diote kaleratze prozesuak eteteko.