AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/01/19 12:14

Sua eta Harria atariak jakinarazi duenez, atxilotua eta kartzelaratua izateko arriskuan dago Gaizka Astorkizaga Fito. Iazko ekainean epaitu zuten Madrilen, Valentina Morisolirekin batera, desordenak eragitea leporatuta: bi urteko espetxe-zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Berriki erabaki du fiskaltzak kartzelaratzearekin aurrera egitea, eta, hortaz, edozein unetan eraman dezakete atxilo Fito. Sare sozialetara adi egotera deitu du Sua eta Harria-k.

Ertzaintzak 2020ko azaroan atxilotu zituen Astorkizaga eta Morisoli, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, IƱaki Bilbao eta Patxi Ruiz preso politikoak gose greban zeudenean izan ziren hainbat sabotaje-ekintza zirela-eta. Bederatzi hilabetez eduki zituzten biak "prebentziozko" espetxealdian, 2021eko uztailera arte. Horren aurretik, lau urtez izan zuten preso Fito.

Aurreko irailean salatu zutenez, gainera, berriz epaitu nahi dute Astorkizaga Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2020an, Eako (Bizkaia) kutxazain baten kontra sabotaje-ekintza bat egin izana egotzita. Hemezortzi urteko zigor izugarria eskatu du bere kontra fiskaltzak.

EZ DAGO IRUZKINIK