AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / blast-info.fr-en bidez
2025/12/01 07:54

Frantziako Poliziako hamabost bat agente, kaputxak eta polizia-uniformea jantzita, Parisko komisaria bateko eszenaratze polemikoaren protagonista izan dira. Bertan ateratako argazki batean, Frantziako banderaren azpian agertzen dira, alderantzikatutako pankarta feminista batekin; mezu antifaxistak eta antiarrazistak zituen. Blast-en ikerketaren arabera, azaroaren 22an indarkeria sexistaren aurka izandako kontraprotesta batean konfiskatu zuten pankarta hori agenteek. Mobilizazioa erreprimitu zuten lehenengo, Nemesis talde faxistari eta Nous Vivrons kolektibo sionistari eskolta ematen zieten bitartean.

Argazkiak, ustez poliziek beraiek zabaldutakoa, ultra mundu deiturikoan erabilitako sinbologia irudikatzen du. Normalean, konfrontazioen ondoren, talde aurkarien banderak edo pankartak erakusten dituzte trofeo gisa. Agenteak jarrera desafiatzailean agertzen dira, kolektibo feministei konfiskatutako materiala "gerran harrapatutako ondasun" gisa tratatuz.

Azaroaren 22ko manifestazioan, Blast-ek "helburuen hautaketa politiko" gisa deskribatzen duena gauzatu zuten polizia-indarrek, talde faxistak eta sionistak babestu zituen arren, kontraprotesta antifaxista, feminista eta Palestinaren aldekoa eragotzi baitzituen. Lapurtutako pankarta, hain zuzen ere, Nemesiseko faxisten aurka protestan ari zen talde antifaxista feministetako batena zen.

Uniformedunek irudi hori argitaratzeak erakusten du polizia-indarren faxizazio nabarmenak gora egin duela, hamaika mugimendu politikoren aurkako etsaitasuna agerian utziz. Blast-ek adierazten duen bezala, jarduera horrek "ez du batere anekdotikotik"; aitzitik, argi uzten du Poliziak modu publikoan eta desafiatzailean egiten duela bat jarrera politiko faxistekin.

EZ DAGO IRUZKINIK