AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Frantziako Poliziaren kontrol bat Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean. Argazkia: EITB
2021/10/20 11:49

COVID-19aren harira salbuespen egoera indarrean sartu zenetik ezarritako kontrol iraunkorrak luzatuko ditu Frantziako Estatuak bere mugetan, gutxienez 2022ko apirilaren 30era arte, Europako Kontseiluari igorritako ohar batean jakinarazi duenez. Lehen ere luzatu zituzten neurriak sei hilabetez.


Argudio modura, "mehatxu terroristak" eta "krisi sanitarioa" aipatu ditu gobernuak mugetan etenik gabeko polizia-kontrolak ezartzeko, 1985eko Schengengo Hitzarmena baliogabetuz —hitzarmenera atxikitako estatuen artean "pertsonen joan-etorrirako balizko trabak" kentzea aipatzen zuen akordioak—. Azken bi urteetan ez ezik, kontrol iraunkorrak ezarri izan ditu lehen ere Frantziak hainbat hilabetez. 2015etik, ohikoak izan dira "terrorismoaren" aitzakiapean ezarritako salbuespen egoerak.


Datozen sei hilabeteetan ere 24 orduko kontrolak mantenduko dituzte, besteak beste, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko pasabideetan, Izpegin (Nafarroa-Nafarroa Beherea), eta Lizuniagako eta Lizarrietako gainetan (Nafarroa-Lapurdi).

EZ DAGO IRUZKINIK