AKTUALITATEA / Errepresioa

Foruzaingoaren operazio arbitrarioa Lizarran

Larunbatean, dozenaka foruzainek hainbat gazte atxiki, miatu eta identifikatu zituzten Lizarrako Alde Zaharrean.
2026eko maiatzaren 18 - 08:30
Foruzaingoaren operazio arbitrarioa Lizarran

AKTUALITATEA

Joan den larunbatean, maiatzaren 16an, operatibo arbitrario bat egin zuen Foruzaingoak Lizarrako (Nafarroa) Alde Zaharrean, Berri taberna inguruan. Dozenaka foruzainek esku hartu zuten, modu erabat arbitrarioan: ageriko arrazoirik gabe hainbat gazte atxiki eta hormaren kontra izan zituzten poliziek, eta miaketak egiteaz gain, identifikatu egin zituzten.

Gertakariak salatu ditu Lizarraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS): "Operatibo garesti horiek gazteria langilea kriminalizatzea eta diziplinatzea baino ez dute bilatzen".