AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/07 12:07
Galder Barbado eta Aitor Zelaia arabarrak urtarrilaren 21ean eta 22an epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu ditu bakoitzarentzat; hain zuzen, "armak, munizioak, lehergailuak eta horren osagaiak helburu terroristarekin gordetzea" egozten diete.

Martxan den auzibidea salatzeko, 'ANkerkeriari Stop! Aitor eta Galder aske' plataforma abiatu dute, eta manifestaziora deitu dute urtarrilaren 16rako. Gainera, epaiketa hasten den egunean bertan, elkarretaratzeak egingo dituzte Amurrion (Araba) eta Gasteizen (Araba).

PROZESU JUDIZIALA

2019ko otsailean hasi zen Zelaiaren eta Barbadoren aurkako auzibidea, Ertzaintzak atxilotu zituenean. Behin-behineko espetxealdia ezarri zieten biei, eta Soto del Real (Madril) kartzelan hilabete bat bakartuta igaro ondoren, Darocako (Zaragoza) kartzelara eraman zituzten martxoan, urte horretako uztailaren amaieran baldintzapean aske geratu ziren arte. Barbadok, gainera, 6.000 euroko fidantza ordaindu behar izan zuen.