AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/12/09 14:00

Euskal Herriko hamaika txokotan modu kezkagarrian gertatzen ari den modura, azkenaldian pegatina faxistak jarri dituzte Deban (Gipuzkoa): "Euskal Herria euskaldunontzat" eta "Islamizazioari ez" mezuak irakur zitezkeen eranskailuetan, esaterako. Hala, propaganda hori salatu eta kentzera deitu zuen Debako Gazte Asanbladak: "Ez diogu lekurik txikiena ere utziko faxismoari".

Horretaz gain, kontzentrazio bat antolatu zuen asanbladak: atzo izan zen, 18:30ean Plaza Berrian. Faxismoari eta arrazakeriari ezetz esan zieten protestan, eta gazteek azpimarratu zuten diskurtso erreakzionarioek ez daukatela lekurik Deban.

EZ DAGO IRUZKINIK