AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / ukberri.net (Flickr)
2023/01/19 13:42

Atzo, hiru pertsona kanporatu zituzten euren etxetik Ortuellan (Bizkaia); hain justu, emakume bat eta bere bi semeak, haietako bat adingabea. EAEko Sendia Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH Sendia, gazteleraz) azaldu duenez, etxe kaleratze "espres" bat izan zen, eta kanporatzearen aurretik hartu beharko liratekeen neurri guztiak urratu dira prozeduran. Barakaldoko Epaitegiaren ekimenez, gizarte zerbitzuek esku hartu gabe eta familiari bizitoki alternatibarik eskaini gabe gauzatu da kaleratzea. Zenbait neurri betetzeari uko egin zaio; hala nola, ustez etxegabetzeei aurre egiteko ezarritako 20/2022 Errege Dekretuaren luzapenari edota Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren, Eudelen eta EAEren arteko itunari. "Dena hautsi dute", dio PAH Sendiak.

Ohartarazi dute egoera bereziki zaurgarrian dagoela familia, guraso bakarra izanda eta langabezian egonda. Negu bete-betean geratu dira kale gorrian, eta ez daukate bizitoki alternatibarik. Plataformaren esanetan, emakumeak jabetzan zeukan etxebizitza, baita lokal bat ere, denda modura baliatzeko. Dena den, pandemiaren aurretik itxi behar izan zuen denda, eta "hipoteka-mailegu baten biktima" bilakatu zen. Azkenean, etxea enkantean jarri zuen bankuak, eta handik kanporatu dute familia osoa.

EZ DAGO IRUZKINIK