AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/03/20 10:28

Tolosan (Gipuzkoa) joan den otsailean izandako etxe-kaleratze bat salatu du Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Jabe handi batek familia bat bota du bere etxetik, aurrez kaleratze-prozesuaren berri eman gabe eta bizitoki-alternatiba bat ziurtatzeko aukerarik eman gabe. Polizia otsailaren 13an bertaratu zen etxera, segizio judizialik gabe, eta familia kanporatu zuten bertatik, tartean adin txikiko bi pertsona.

Kaltetuek sindikatuari azaldu diotenez, aurretik, jabeari eskatu zioten etxean konponketa batzuk egiteko. Hark, baina, lan horiek egiteari uko egiteaz gain, etxegabetze-prozesua abiatu zuen. Horretarako, ez-ordaintzea egotzi dio familiari.

Kaleratzea gogor salatzeaz gain, etxebizitza doakoa, kalitatezkoa eta unibertsala aldarrikatu du eskualdeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta dei egin du apirilaren 5ean Donostiara (Gipuzkoa) joatera: Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak manifestazio bat antolatu du egun horretarako, etxebizitza eskubidearen alde.

EZ DAGO IRUZKINIK